1996an sortua, gaur egun Algamarrek (Galizia) alga freskoak bildu eta lehortzen ditu, balioak eta konpromiso ekologikoa zainduuz. Algak artisau eran aukeratu eta biltzen dituzte eskuz, arroken gainean eta normalean uraren barruan, ekosistemaren oreka mantentzen dela ziurtatzeko. Haien instalazioetan, subiranotasun energetikoaren aldeko apustua egiten dute, plaka fotovoltaikoen bitartez eta algak bertako baso-hondakinen biomasa darabilen galdaraz lehortuz. Ontziak ere konpostagarriak eta biodegradagarriak dira.

Eskerrik asko, urtarrilaren 26an partekatu genuen jardunaldiagatik. Clemente Fernández Sáaren eskutik -enpresaren sortzailea, bere anaia Ferminekin batera eta “Algas de Galicia Alimento y Salud” libruraren koordinatzailea- eta Maria Niubó ren eskutik, elikadura begetarianoan aditua eta Algamarreko “Recetas con Algas Atlánticas” sukaldaritza-liburuaren egilea.

Bisitan etorri zitzaizkigunean, proiekzio labur baten bidez beren proiektuaren miraria ikusteko 


 eta zalantzak lehen eskutik argitzeko aukera izan genuen,




baita etxeko alga-enpanada, gilda beganoak, etxeko ogia -Maria Niubók prestatua- eta Algamarreko entsalada eta igurtzi desberdinak dastatuz gozatzekoa ere. Gozo-gozoa dena.


Horietako batzuen produktu-eskaintza handituko dugu. Jakiei gainetik botatzeko hautseztatutako algak ere ekarriko ditugu. 

Ez daukagun produkturen bat nahi baduzue, gogoratu enkargu gisa eska dezakezuela beti. Ahal dela, webaren bidez.


Pena izan zen etortzerik izan ez zenutenontzat, topaketa oso berezia izan zelako. Dena dela, esandakoa oso ondo azalduta dator BioAlain dauzkagun Algamarreko liburuetan. Laburpenen bat uzten dizuegu, eta gilden errezeta emailaren amaieran aurkituko duzue.