Izapideak

Datu pertsonalen aldaketa

Helbidea, telefonoa edo helbide elektronikoaren aldaketa

Bete galdetegi hau datu pertsonalak aldatu baldin badituzu. Elkartearentzat garrantzitsua da eguneratuak egotea.

 

10 + 14 =

1 + 1 =

Urteroko kuotarako kontu-korrontearen aldaketa

Urteroko kuota pasatzean, urtero zenbait kuota itzuli egiten digute, hainbat arrazoi direla medio; gehienetan bankuko kontu-korrontea aldatu ondoren, guri ez jakinarazteagatik izaten da.

 

 

Kontu-korrontea aldatu baduzu BioAlairi jakinarazi behar diozu baimen hau betez eta elkartean utziz.

Honez gain, IBAN zenbakia eta titularraren izena argi jasoko dituen agiri bat erantsi beharko duzu (libretaren lehen orrialdearen fotokopia edo online bankaren kontuaren xehetasunen laburpena).

 

Onuradunak

Onuradunen alta

Dagozkion dokumentuak jaso ahal izateko gune egokitu bat egongo da gizarte gunean.

1. Elkartera eraman:

– Onuradunaren alta-agiria, beteta eta sinatuta.

– Onuradun gisa sartu nahi duzun pertsonaren NANaren fotokopia

2. Arabako Merkataritza Txartela eskatu (Nafarroako Rural Kutxan eskatzen da).

Gehienez bi onuradun.

Onuradunen aldaketa

Dagozkion dokumentuak jaso ahal izateko gune egokitu bat egongo da gizarte gunean.

1. Elkartera eraman:

–Onuradunaren aldaketa-agiria, beteta eta sinatuta.

– Onuradun gisa sartu nahi duzun pertsonaren NANaren fotokopia

2. Arabako Merkataritza Txartela eskatu (Nafarroako Rural Kutxan eskatzen da).

Gehienez bi onuradun.

Titulartasun aldaketa

Titulartasun aldaketa

Dagozkion dokumentuak jaso ahal izateko gune egokitu bat egongo da gizarte gunean.

Onuraduna bazkide bihurtzen da. Bazkidea onuradun bihurtzen da (edo baja eskatzen du).

1. Elkartera eraman:

– Titulartasuna aldatzeko agiria, egungo bazkideak beteta eta sinatuta.
– Onarpen-eskaeraren dokumentua beteta eta bi aldeetatik sinatuta (bazkide titular berriak bete behar du).

-Titular berri eta onuradunen NANaren fotokopiak

-Kontuaren xehetasunen laburpena: titularraren izena eta IBAN  agertzen diren dokumentu bat.

2. Arabako Merkataritza Txartela eskatu (Nafarroako Rural Kutxan eskatzen da).

Baja eskatu nahi duzu? 

Elkartean baja eskatzea

Izapide hau urteko edozein unetan egin dezakezu.

 

Bete eta sinatu ondorengo agiria eta eraman ezazu elkartera