(BERTAN BEHERA)

Jardunaldi hau Algamar bertatik bertara ezagutzeko aukera paregabea da. Proiektu aitzindaria da elikagaietarako itsas alga ekologikoak ekoizten.

Bi zatitan antolatuta dago:

  • Lehenengoa, bazkide eta onuradun guztiei irekitako hitzaldia da, Algamar-proiektua ohartzeko eta, ekoizleei egindako bisitetan bezala, BioAlain kontsumitzen ditugun algen atzean zer eta nor dagoen oraingo honetan hobeto ezagutzeko. Clemente Fernández Sáa, bere anaia Ferminekin batera enpresa sortu zuena, gure lurraldean dago une honetan. Itsas algen zale amorratua da.
  • Jardunaldiaren bigarren zatian, algen sukaldaritza-tailer bat antolatuko dugu, Maria Niubó Casellesek, elikadura begetarianoan aditua eta Algamarreko sukaldaritza-liburuen egilea, emana. Bertan, algen bidez nola elikatu sakonduko dugu eta bere errezeta batzuk prestatuko ditugu.

Plazen kopurua mugatua da. Esteka honen bidez eman ezazue izena, bai aurkezpen-hitzaldirako, bai sukaldaritza-tailerrerako.

**1996an sortua, gaur egun Algamarrek 10 tona alga fresko bildu eta lehortzeko gaitasuna du uztaren garairik bizienean, balioak eta konpromiso ekologiko zaindua mantenduz. Algak artisau eran aukeratu eta biltzen dira, eskuz hain zuzen ere, arroken gainean eta normalean uraren barruan, ekosistemaren oreka mantentzen dela ziurtatuz. Beren instalazioetan, subiranotasun energetikoaren aldeko apustua egiten dute, plaka fotovoltaikoen bitartez eta algak bertako baso-hondakinen biomasa-galdaraz lehortuz. Ontziratzea ere konpostagarria eta biodegradagarria bada.**