VISTA ALEGRE BASERRIA

“Behi alaiak, lehen pausoa”

Esne freskoa, gazta eta jogurtak

www.vistaalegrebaserria.com

Vista Alegre Taldea
KOKAPENA ETA AZALERA

Abeltegia eta gaztandegia Matienzon daude, Karrantza haranean, Bizkaian. 25 hektarea kudeatzen ditugu (jabetzan eta errentan) eta gaztandegiak 120 metro karratu inguru ditu

HISTORIA ETA GARAPENA

Duela 30 bat urte, behi-abeltegia desintentsifikatzeko prozesuari ekin genion. 2011n hasi genuen ekoizle ekologiko ziurtatu izateko aldaketa, eta 2013tik dugu ziurtagiria.

EKOLOGIKOAREN ALDEKO HAUTUA

Eredu intentsiboaren ageriko kanpo-eragin negatiboak, gehi kontsumitzaileei kalitatezko produktu bat eskaintzeko interesa, gure gaztandegian ekoizpen propioa abian jarri genuenean (2011).

PROIEKTUAREN TAMAINA ETA EGITURA

Hasiera batean familia-proiektua zen, baina garatzen ari da. Egun, 6,5 “lanpostu” daude, lau bazkide eta 2,5 soldatapeko langile. Gure helburua da denok bazkideak izatea. Egun, sozietate zibila gara. Nabarmendu nahiko genuke 3 pertsona “gazte” daudela eta 2,5 emakume.

LAN-JARDUERA VS OSAGARRIA

Proiektuko pertsona guztiontzako gure lan-jarduera bakarra da hau.

DIBERTSIFIKAZIOA

Salmenta motei dagokienez: azokak, kontsumo-taldeak, denda txikiak, ahal dela ekologikoak. Arlo geografikoari dagokionez: % 100 Bizkaian eta Araban.

EKOIZPEN EKOLOGIKOAREN PORTZENTAJEA

% 100

MERKATURATZEA

Gaur egun dena saltzea lortzen dugu, baina bezeroak mantentzeko ahalegina egin behar dugu etengabe, bereziki denda txikietan, desagertzen ari baitira. Gure behiek urtean ekoizten duten esnearen % 85 erabiltzen dugu (ez dugu beste abeltegi batzuetako esnerik erosten) eta soberan duguna abeltzaintza kooperatiba bati saltzen diogu, baina esne arruntaren prezioan.

ADMINISTRAZIOAREN LAGUNTZA

Ez digu oztoporik jarri, baina askoz ere ahalegin handiagoa egin dezake ekoizpen ekologikoa, eta, batez ere, kontsumo ekologikoa sustatzeko. Beharbada “utzikeria” izan daiteke hitz egokia

BIOALAIREKIKO HARREMANAREN HISTORIA

2013. urtean ziurtagiri ekologikoa duten Vista Alegre esnekiak ekoizten hasi ginenetik ia. Garai hartan talde/saltoki/azoka ekologikoak bilatu genituen eta harremanetan jarri ginen BioAlairekin.

NOLA EGIN AURRERA ELKARTEAREKIKO HARREMANEAN

Harremana adeitsua eta egokia da. Prest gaude bazkideei gure proiektuaren berri ematera joateko edo gure abeltegian eta gaztandegian bisitaldia antolatzeko. Elikaduraren alorreko gardentasunarekin lotutako edozer.

ETORKIZUNA EPE MOTZ ETA ERTAINEAN, ZAILTASUNAK ETA AUKERAK

Perspectivas.Gure ekimena krisi ekonomiko betean jarri genuen abian eta, poliki-poliki, bezeroak kalitatezko esnekiz hornitzeko helburua bete dugu. Kontsumitzaileen artean sentsibilizazio eta kontzientzia handiagoa dagoelako da hori, hein batean. Joera hori mantentzen edo zabaltzen bada, alegia, produktu ekologikoekiko interesa handitzen bada, uste dugu etorkizuna dugula epe motz-ertainean.                           Zailtasunak. Abeltzaintzaren sektorean lan egin nahi duen jendea topatzea, kontsumitzaileek ekoizpen ekologikoak dituen abantailen berri ez izatea, era honetako proiektuek duten burokrazia eskerga, lurra edukitzeko bermerik eza.

Aukerak. kalitatezko esnea dugu, % 100eko trazabilitatea duena (egiten dugun esneki lote bakoitza zein jezteko esnearekin egin dugun esan dezakegu); gure esnea besterik ez dugu erabiltzen eta, beraz, kalitatea kontrola dezakegu (nutrizionala eta sanitarioa); kontsumitzaileekin ahalik eta harreman estuena izaten ahalegintzen gara; lantalde aberatsa dugu generoari, nazionalitateari, adinari, prestakuntzari eta abarri dagokionez.

INFORMAZIO GEHIAGO

Gure webgunea, www.vistaalegrebaserria.com, hiru eletan dago (euskara, gaztelania eta ingelesa) eta hil bakoitzaren hasieran eguneratzen dugun atal bat du.