ATRISTAIN

“Etorkizunak gure balioak izan behar ditu; bestela, planeta honek ez du etorkizunik”

Kiwiak, sagarrak ortua eta eztia

Vista Alegre Taldea
KOKAPENA ETA AZALERA

Gure proiektua Atristain baserrian dago, Zestoan (Gipuzkoa). Kiwiak, sagarrak eta barazkiak hazten ditugu eta eztia egiten dugu. Hainbat lursail ditugu Zestoan eta inguruko udalerrietan (Azpeitia, Azkoitia eta Beizama), guztira, 70.000 m2.

HISTORIA ETA GARAPENA

Gure gurasoek beti egin izan dute lan baserrian eta guk lagundu egiten genien. Duela 3 urte erreleboa hartu genuen, inbertsioak egin genituen eta nekazaritza ekologikoa egiten hasi ginen.

EKOLOGIKOAREN ALDEKO HAUTUA

Arrazoi asko daude: geure lanaren jabe izateko; naturarekin harremanetan lan egiteko; tokiko ekonomia garatzeko; planetaren ingurumen, gizarte eta ekonomia jasangarritasunaren alde egiteko.

PROIEKTUAREN TAMAINA ETA EGITURA

Familia proiektua da. Ez dugu soldatapeko langilerik.

LAN-JARDUERA VS OSAGARRIA

Valentinak proiektuan baino ez du lan egiten, eta Igorrek beste lan osagarri bat du. Proiektua sendotu nahi dugu, lanpostu gehiago sortzeko.

DIBERTSIFIKAZIOA

Dendetan eta azoketan saltzen dugu eta baita partikularrei ere.

EKOIZPEN EKOLOGIKOAREN PORTZENTAJEA

Produktu guztiek dute ziurtagiri ekologikoa, eztiak izan ezik. Hala ere, eztiaren ekoizpena erabat naturala da.

MERKATURATZEA

Lehenengo urtean, ekoiztutako guztia saltzea kosta zitzaigun, baina orain dena saltzea lortzen dugu; izan ere, ekoizpena saltzen diren produktuetara bideratzen dugu.

ADMINISTRAZIOAREN LAGUNTZA

Gure kasuan, administrazioaren laguntza ekonomikoa oso garrantzitsua izan da. Hala ere, sekula ez da nahikoa; izan ere, lehenengo urteetan inbertsio asko egin behar dira.

BIOALAIREKIKO HARREMANAREN HISTORIA

Iaz hasi ginen BioAlairekin lanean. Valentina Gasteizkoa da eta proiektuaren berri zuen.

NOLA EGIN AURRERA ELKARTEAREKIKO HARREMANEAN

Ez daukagu kexarik. Lantaldea hurbila eta atsegina da, eta gure proiektuak eta haienak balio berak dituzte. Gure asmoa da, hemendik denbora batera, landatu ditugun fruta-arbolen ekoizpena saltzea. BioAlain salgai ditugun produktuen eskaintza zabaldu nahiko genuke.

ETORKIZUNA EPE MOTZ ETA ERTAINEAN, ZAILTASUNAK ETA AUKERAK

Ezin dugu ezer ziurtzat jo, koronabirusak eragindako krisiak erakutsi digun moduan. Argi dago gizakiok ezin dugula natura eta pertsonak suntsitzen jarraitu. Irtenbide bakarra nekazaritza ekologikoaren alde egitea da. Beraz, etorkizunak gure balioak izan behar ditu; bestela, planeta honek ez du etorkizunik.