Urriaren 30an, ostirala, BioAlaiko gizarte-gunean

Urritik aurrera, ALDAKETAK ditugu sukaldaritza natural eta energetikoari buruzko ikastaroetan:

– Saio bikoitza egingo dugu, baina ordutegi murriztuarekin. Aforo doituagoei eusteko, baina interesa duten pertsona guztiek joaten jarraitu ahal izateko, ikastaroak birformulatu ditugu. Bi txanden artean aukeratu ahal izango duzue: 16:00etatik 17:30era eta 18:30etik 20:00etara. Hartara, higiene- eta distantzia-neurriak beteko direla bermatuko dugu. Antolaketa honek funtziona dezan, zorrotz moldatu behar gara sartzeko eta irteteko ordutegietara… puntualak izan gaitezen!

Dastatzeko tartea ere baztertu da, baina etxera eramateko eta probatzeko ontziren bat ekarri ahal izango duzu.

– Ordainketak eta izen-emateak Marta Franciscoren bidez egingo dira (EZ BioAlairen bidez). Helbide elektroniko honetan eman dezakezue izena: Info@martafrancisco.com Edo telefono honetan: 626756062 (Marta) Era berean, baliogabetze-politikari eutsiko zaio (tailerra baino bi egun lehenago arte; bestela, kobratu egingo da), eta Martari aurreko bideetatik jakinaraziko zaio.