Aurten, ekainaren 19an, larunbatean, egingo dugu eta bertan parte hartzeko bi aukera antolatuko dira: online eta aurrez aurre.

Urteroko Batzarra proiektu hau osatzen dugun lagunok biltzen garen momentua da, hain zuzen ere, ematen diren pausuak testuinguruan kokatzeko… Oraingo honetan,  gure Elkartean funtsezkoak diren pertsonen aldaketa betean gaudela aurreratu nahi dizuegu. Aldi berean, Barne-Araudiaren puntu batzuk eguneratu behar ditugu.

Antolaketa espezifikoa beharrezkoa denez, aldez aurretik jakin behar dugu zenbat pertsonak hartuko duten parte, bai zuzenean bai online; horregatik, beharrezkoa izango da hemengo estekan izena ematea. Izena emateko azken eguna ekainaren 13, igandea, izango da.