Descubre las actividades programadas en este link

Hitzaldia: nola bultzatu immunitate-sistema ikuspegi biologikotik eta nutrizionaletik.

Asteazkena, urriaren 28a, 17: 30etik 19: 30era, online. Sarrera librea, EZ da beharrezkoa izena ematea.

Gure elkarteko partaide den eta biologo eta nutrizioan aditua den Javier Arocenak emango du.

Biologia Zientzietan lizentziatua eta Medikuntza Naturalean diplomatua. Nafarroako Unibertsitateko tituluduna “Elikadura eta Osasunari buruzko Goi Mailako Ikastaroan”. Ikerketa-memoria: “Dieta mediterraneoa berreskuratzea”. Trebiñuko SALUZ etxe-tallerra zuzentzen du.

Erabiliko dugun sistema, Jitsi Meeten bidez, oso erraza izango da, deskargarik eta inskripziorik gabe. 

Hitzaldiaren egunean bertan, posta elektronikoz bidaliko da sartzeko esteka, hasi baino ordubete lehenago. Bazkide ez diren pertsonentzako facebook-en ere argitaratuko da.

Sukaldaritza natural eta energetikoaUrriaren 30a, ostirala, Bioalaiko gizarte-gunean

Urritik aurrera, ALDAKETAK ditugu sukaldaritza natural eta energetikoari buruzko ikastaroetan:

– Saio bikoitza egingo dugu, baina ordutegi murriztuarekin. Aforo doituagoei eusteko, baina interesa duten pertsona guztiek joaten jarraitu ahal izateko, ikastaroak birformulatu ditugu. Bi txanden artean aukeratu ahal izango duzue: 16: 00etatik 17: 30era eta 18: 30etik 20: 00etara. Hartara, higiene- eta distantzia-neurriak beteko direla bermatuko dugu. Antolaketa honek funtziona dezan, zorrotz moldatu behar gara sartzeko eta irteteko ordutegietara… puntualak izan gaitezen! Dastatzeko tartea ere baztertu da, baina etxera eramateko eta probatzeko ontziren bat ekarri ahal izango duzu.

– Ordainketak eta izen-emateak Marta Franciscoren bidez egingo dira (EZ BioAlairen bidez). Helbide elektroniko honetan eman dezakezue izena: Info@martafrancisco.com Edo telefono honetan: 626756062 (Marta) Era berean, baliogabetze-politikari eutsiko zaio (tailerra baino bi egun lehenago arte; bestela, kobratu egingo da), eta Martari aurreko bideetatik jakinaraziko zaio.