Ekoizleak bisitatzeko egutegiarekin jarraituko dugu eta Delikaraino hurbilduko gara, Zuriñeren eta Txemaren Delika2 proiektua ezagutzera. Oraingoan Bionekazaritzarekin batera antolatu dugu bisita, Txema eta Zuriñe ere bere elkarte horretako kide baitira.

Noiz. Martxoaren 11an, larunbatean,
10:45ean Delikan edo 9:30ean BioAlain, handik elkarrekin abiatzeko.
Non. BioAlai ondoko aparkalekuan (Los Molinos kalean) elkartuko gara.
Izen-ematea esteka honetan.
Plaza kopurua mugatua da.  

Info gehiago….

Produktu bikaina, laborantza ekologikoa.
2014. urtetik, Nerbioi ibaitik oso hurbil, Asiako ekialdeko herrialdeetan duela mende askotatik egiten duten bezala, shiitake onddoa lantzen dute Zuriñek eta Txemak. Txinan “ziza gozoa” edo “ziza usaintsua” esaten diote, eta haren sekretu guztien berri izateko aukera izango dugu.

Zuriñek eta Txemak mimo handiz hazten dute shiitakea, substratu ekologiko ziurtatua eta ur edangarria soilik erabiliz, produktu fresko eta osasungarria eskaintzeko. Gainera, shiitakez egindako bestelako elikagaiak ere saltzen dituzte, baita norberak hazteko kitak ere bai. Eta laster produktu berriak merkaturatzeko asmoa dute eta horien inguruko hainbat xehetasun emango dizkigute.

Ba al zenekien shiitakeak sistema immunologikoa estimulatzen duela?

Eta beste propietate asko ditu: odoleko azukre maila eta kolesterola murrizten ditu; zirkulazio arazoak eta arnas aparatuko gaixotasunak prebenitzen ditu; heste igarotzea hobetzen du eta idorreria arintzen…

Dakizuenez, aurten gure 30. urteurrena ospatzen ari gara. 30 urte ez direlako egunero betetzen, BioAlain hasi gara prestaketak antolatzen, zu bezalako boluntarioek, bazkideek eta onuradunek osatutako lantalde guztiak koordinatuta.